SD Leioak garaipenarekin bukatu nahi du filialen mini-gira

SD Leioak CD Vitoria hartuko du Sarrienan igandean, hilak 5, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 2.B mailako II taldeari dagokion 13. jardunaldian. Partiduko epailea Jaime Ruiz Álvarez asturiarra izango da.

Talde arabarra, SD Eibarren filiala, aurten igo da 2.B mailara eta 16. sailkatua da 11 punturekin. Aurten 2 garaipen, 5 berdinketa eta beste 5 porrot pilatu ditu Ligan. Bere azkeneko partidan 1-0 galdu zuen CD Vitoriak Athleticen filialaren kontra, Gorka Guruzetak penaltiz lortutako golari esker. Arabarren jokalaririk golegileena Julen Azkue da 3 golekin. Igor Gordobil SD Leioako kide ohia da CD Vitoriako entrenatzailea.

SD Leioak SD Eibarren filialaren kontra bukatuko du filialen mini-gira hau eta beste garaipen baten bila joango da. Leioaztarrak ez dira bat ere txarto ibili euskal taldeen filialen kontra 1-0 garaitu baitzuen Bilbao Athletic eta 0-0 berdindu zuen Zubietan.

SD Leioa 13.a da sailkapenean 13 punturekin (CD Izarrarekin berdinduta), eta play out zein beherapen postu zuzenak soilik 2 puntura agertzen dira, beraz, ez dago hutsegiteko aukerarik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude