LeioaAuzoak programa sorpresaz beteta bueltatuko da herriko hiru auzotara

Bihar, uztailak 15, 18:00etan, magia, musika eta zirkoa izango dira ikusgai Leioako auzoetan.

Barandiaran Behekoa institutuko jolastokian Trakamatrakak musika modu atseginean hurbilduko digu, eta birziklatzea mundu hobe baterako bidea dela kontzientziatuko gara.

San Bartolome Ikastetxean Funes Troup konpainiak objektuen manipulazioaren, teknika akrobatikoen eta irudiaren bidez, bizitzaren aukeraketaz, giza harremanez, gure ametsen bilaketaz, gure helmugez eta joateko bidaia baterako aukeratu behar dituzun bideez hitz egingo digu.

Azkenik, Lamiakoko eskolako patioan, Tor Magoa egoera benetan magikoekin harrituko da. Adin guztietako ikusleak magiaren sekretu harrigarrien lekuko izango dira.

Espektakuluok ikusteko maskara erabili beharko da, eta edukiera mugatua izango da bertaratzen direnen segurtasuna bermatzeko eta Osasun Sailak adierazitako higiene- eta osasun-neurriak errespetatzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude