Ekainera arte zabalik dago ikasleen elikadurarako laguntzak eskatzeko epea

Udaleko Gizarte Ongizate saila martxoan hasi zen ikasleei zuzendutako diru-laguntzak ematen, aurrez aurreko dozentziari ikastetxeak itxi ondoren.

Udalerrian erroldatutakoak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen dutenak eta eskolatuta dauden 3 eta 16 urte bitarteko adingabeak dituzten familia-unitateei zuzendutakoak dira dirulaguntzok.

Erabaki hori eskola-jantokiak ixtearen ondorioz hartu zen, adingabeko hauen elikadura egokia bermatzeko.

Ezohiko diru-laguntza horren bidez, hilean 100 euro ordaintzen dira familia-unitate bakoitzeko, ekainera arte (2019-2020 ikasturtea amaitzeko aurreikusitako data), adingabe horiei ematen zaien elikadura-ekarpena osatzeko.

Horrelako laguntzarik behar izanez gero, Leioako Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu, 688.657.076 telefonoaren bidez edo posta elektronikoz, elikaduralaguntza@leioa.net.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude