2018ko Leioa Saria Zazpi Mikologia Elkarteri emango dio Udalak

Bihar, urriak 31, beteko dira 492 urte Leioa sortu zela. Hori dela eta, gaur gauerako antolatu du Udalak urteroko ospospakizuna, herriko alkate eta zinegotziak eta arlo ezeberinetako hainbat elkarte gonbidatuta.

Ohi den bezala, Leioa Saria ere banatuko da ospakizunean. 2018 urtean, Zapi Mikologia Elkarteari emango zaio aipatu saria, besteak beste, perretxikoetarako zaletasuna hedatzera bideratutako ibilbide osoa antzatesi nahi baitu Udalak elkarteak 25 urte bete dituen honetan, udaletik adierazi denez. Mari Carmen Urbierta alkatesak emango die saria Zazpki Mikologia Elkartearen ordezkariei Artatza Jauregian izango den ospakizunean.

Artatza Jauregian kurltur-, kirol- eta jendarte-elkarteak, ikastegiak, auzoetako kultur aretoetako ordezkariak, enpresak, alderdi politikoen ordezkariak eta hainbat herritar gonbidatu batzen dira udalerria jaio zen aurreko eguneko ospakizunean.

Musika auzoetan

Ospakizunen artean musikaz beteko da herria arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Horretarako auzoz-auzo ibiliko dira hainbat musika banda arratsaldea alaitzeko.

Euskal Herriko Kopez Blai bandak herriaren erdialdetik joko du. Kataluniako Small River Prison Band bandak Lamiako, Txopoeta eta Pinueta auzoetatik ibiliko da. Azkenik, Euskal Herriako Crazzy Jazzers y los lunáticos bandak San Bartolomé eta Artatza ingurutik joko du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude