Borroka feministari buruzko hitzaldia, Kultur Leioan

Gaur, martxoaren 9an, Nazioarteko Emakumeen Egunaren programazioaren barnean, udal Berdintasun sailak hitzaldia antolatu du Kultur Leioan (4. solairuaren Prentsa Aretoan), arratsaldeko 18:00etan hasita. Bertan Loredi Salegi elgorbaitarra sexuen arteko desberdintasunez eta borroka feministaren historiari buruz arituko da.

Loredi Salegi psikoterapeuta eta gizarte-langilea da eta genero berdintasunaren esparruan aspaldi aritutakoa. Mallabiako udalaren Oinarrizko Gizarte Unitatearen arduraduna ere bada. Bergarako UNED-en ere irakasle dihardu, Gizarte Langintza Graduan.

Hitzaldia erderaz izango da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude