Ekainaren 10eko Giza katearen azalpen bideoa zabaldu du Gure Esku Dago

Gure Esku Dago ekimen herritarrak ekainaren 10ean burutuko den Giza kateraren inguruko zehaztapen guztiak ematen dituen azalpen bideoa zabaldu berri du. Bertan, izena emateko aukerez (internet bidez zein herrian bertan), herri bakoitzari dagokion giza-katearen kilometroetara joateko autobusen antolaketaz eta beste hainbat konturen gaineko zehaztapenez informazioa ematen da.

Giza-katean parte hartzeko izena eman behar da, horretarako bi aukera daudelarik: internetez egitea edo Leioako Gure Esku Dagoren lokalean (Sabino Arana kaleko 65. zenbakian) zein hurrengo egunetan herriko leku eta auzo ezberdinetan jarriko diren mahaietan.

Leioari 167 kilometroa egokitu zaio, Altuben, eta 1.000 pertsona (mila pertsona, bai) batu behar dituzte autobusez haraino joateko.

Horregatik, orain Sabino Arana kaleako lokalean egunero egoten dira arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara parte hartu nahi duten guztiek izen eman ahal izateko.

Leioako GED taldekoek leioaztarrak animatu nahi dituzte ekainaren 10eko Giza-katean parte hartzera. Eta izena ematea, ahalik lasterren egin dadila eskatu dute. Era berean, izena eman dutenek bere inguruko lagunek, senideek eta ezagunek ekaineko mobilizazio handi honetan parte hartzera animatzea ere eskatu dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude