Herriko kaleetako argiztapenez kexu 950 sinaduratik gora bildu dira interneten

Herriko kaleetan jarritako argiztapen berriarekin pozik ez dagoela leioaztar bat baino gehiago esatea ez da harritzekoa. Sistema berriak auzo ezberdinetako leku nahikotxo ilunpetan utzi du eta, horren ondorioz, kexu egotetik interneten bidezko sisrema berriaren aurkako sinadura bilketa egiteari ekin diote herritarrek. Facebook sare sozialean “Leioan bizi” izena darabilen herritarrak change.org plataforman zabalfdutako sinadura bilketak 964 atxikimendu eskuratu ditu honez gero.

NH Hotelaren aurreko errotondatik San Bartoloméra igotzeko eskailerak.

Zabaldutako eskaerak “Leioako zenbait leku ‘Eraztunaren jauna’ pelikularen Mordor bezalako leku ilun eta beldurgarri bilaktu direla” dio. Hori dela eta, Udalari eta gobernuko kideei “horri irtenbidea ematea” eskatzen diete, “segurtasun-eza herri osoaren jabe egin baita”, diotenez. Sinadura bilketaren bultzatzailearen aburuz, “zonalde oso zehatzak salbu, gainontzekoak erdixka argiztatuta daude” eta horren ondorioz, “beldurra ematen du herriko zenbait zonaldetatik ibiltzea”. “Konponbidea orain” eskatuz bukatzen dute euren eskaera sinatzaileek.

Egoera salatu duten zenbaitek dioenez, “gauez beldurra ematen du, oso arriskutsua da zebrabideetan”. Bada ere argiztapen faltaren ondorioz kotxe zapalketa salatu duenik. leihoa.info-k jakin izan duenez, Udalak, egindako kexen ondorioz, zenbait puntutan aldaketak egitera behartu du herriko argiztapenaz azpikontratatua dagoen enpresa, horietan egoera hobetu delarik. Dena den, oraindik nahikoak izaten dira argiztapen desegokiaz kexu diren herritarrak. Honen ondoan sare sozialetan zabaldu den muturreko adibideetako bat agertzen da, Artatzatik San Bartoloméra igotzeko eskailerena.

Gabonetako argiztapenak kexak sortarazi ditu

Udalak herrian zehar jarritako Gabonetako argiztapenak kexak sortu ditu. Zenbait herritarrek adierazi du euren kexa bizi diren auzoan ez baita jarri argiztapenik. Beste zenbait kexu da jarri diren argiak Gabonetako argiak pizten hasi zen egunetik bertatik ez direlako ondo ibili, hots, argiok ez direlako pizten. Horren adibide dira, esaterako, Sakoneta Polikiroldegian jarritako argiak, beheko argazkietan ikus daitekeen bezalaxe.

Sakoneta Polikiroldegia, gaur larunbatez, Gabonetako argiak itzalita.
Sakoneta Polikiroldegia, atzo ostiralez, Gabonetako argiak itzalita.
Sareetara

One thought on “Herriko kaleetako argiztapenez kexu 950 sinaduratik gora bildu dira interneten”

  1. Artatzako argitasun falta dela eta, bat egiten dut bertako batzuk egindako eskaerarekin: “por la seguidad de la vecindad, menos puntos negros como el de las escaleras y más luminosidad en general.”
    Erantzuna baiezkoa izango delakoan, har ezazue nire agurrik beroena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude